XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIVALVIA KLASEA Bibalboek, Gasteropodoen atzetik, molusko motarik ugariena osatzen dute, egun 20.000 espezie inguru ezagutzen delarik.Uretako animaliak dira, bai gozotakoak bai itsasokoak eta marearteko zonalderik gorenetan nahiz 5000 metrotako sakoneran banaturik daude.
Bibalbo hitzak, bere maskorraren konstituzioarekin zerikusia du, berau, bizkarraldetik lotailu elastiko batez elkarri loturiko bi kusku edo balbaz eratua dago eta kusku hauek txanga bat eratzen duten hortz batzurez hozkatuak.
Espezie batzutan, gero ikusiko dugun legez, bi kusku hauetaz gain plaka osagarriak ere egon daitezke.
Zein izen eman behar zitzaienari buruz oso eztabaidatu da, Bibalbo izenak nahasketa besterik ez zuela sortuko bait zioten, Brakiopodoek ere bi kuskuz eratutako maskorra erakusten bait dute, baina hauetan, biak bizkar eta sabelaldean kokatzen dira, Bibalboetan eskuin eta ezkerraldean egiten diren bitartean.
Lamelibrankio izenaren jatorria, beren brankiak ardatz-baskular huts bat izatean datza, albotik, tolestutako eta laminak osatuz bata besteari loturiko lotailu zerrenda bitan adarkatuak daudelarik.
Azkenik, Pelezipedo izena, haizkora itxurako oin lau eta bentral bat izatetik dator.
EBOLUZIOA Lehendabiziko bibalbo fosilak Portugal-eko Goi Kanbrialdiaz geroztikoak dira.Fosile primitibo hauek
Hemendik aurrera bibalboen eboluzioaz aritzea txangaren eboluzioaz mintzatzea esan nahi du.
Silurialdian,
Hauek, beren lehenagokoengandik zeran desberdintzen dira: hortzek, nahiz eta ugari izan, kanpokaldera dibergitzen zutela, hau da, bibalboek beren historia hasieran txanga taxodontoa zutela, ktenodonte nahiz aktinodonte tipokoa.
Lehendabiziko tipoak, garbiaski primitiboa, ez du egun arte inolako aldaketarik nozitu eta
Bigarrenak, ostera, hiru norabidetara eman diren aldaketa ugari jasan du.